Hasiera » Albisteak » Nafarroako lau Uharteen ibilbidea

Albisteak

2022/07/05

Nafarroako lau Uharteen ibilbidea

NAFARROAKO LAU UHARTEAK

Nafarroa historikoan izen bereko lau udalerri izateak, herrion senidetzea ekarri du. Nafarroa Garaiko Uhartek eta Uharte Arakilek, eta antzina Nafarroako Erresumako Bortuz Haraindiko Merindadea izan zen Nafarroa Behereko Uharte Garazik eta Uhartehirik hitzarmena sinatu zuten 2002an harremanak estutzea xede. Ekinbide honen bidez, lau Uharteek naturari loturiko eta jasangarriagoa den turismo eskaintza irekia proposatzen digute. Oinez edo txirrindaz. Hauxe da herri bat eta bere bizimodua, kultura eta ondarea, ezagutzeko modurik hoberena.

Egutegia
Telefono interesgarriak
Azken dokumentuak
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena